Irudien pisua, gehienez ere, 500 kb-koa izango da, edota bereizmena ezin izango da 1024 x 683 pixel baino gehiagokoa izan. Beste edozein formaturen kasuan (audioa, ikus-entzunezkoa, pdf eta abar), pisua ezin izango da 3 Mb baino handiagoa izan
Ahal den guztietan, flashik gabeko argazki digitalak egin Artxibo Digitalean sartu nahi dituzun piezei. Saiatu zaitez argazkia nahi duzun moduan jartzen: etzanda edo bertikalean.
Eskaner digitala erabili behar baduzu, erabili jatorrizkoak kaltetzen ez dituzten ekipoak (argi hotzekoak). Ez baduzu holakorik, erabili flashik gabeko kamera digitala
Zalantzarik izanez gero, eskatu informazioa info@centroicaro.net helbide elektronikoan edo 94 406 24 92 telefonoan.
Dokumentuak digitalizatzeko baliabiderik ez baduzu, Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren Erreprodukzio Dokumentaleko Zerbitzura igorri ditzakezu; izan ere, Icaro Zentroarentzat doan ematen du zerbitzu hori. Zerbitzu hori eskatzeko, bidali mezu bat srd@aheb-beha.org helbide elektronikora, Elena Cortazarekin.
Digitalizatutako irudiak modu librean ikusi eta erabili ahal izango dira, eta hori berariaz onartu beharko da, erabiltzaile gisa alta emateko eta artxiboak igotzeko.