Log in o Registrate

Zer?

Icaro Zentroa: Historiaren Ezagutzarako Zentro Aurreratua Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren diru-laguntza bati esker sortu da, Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarteari buruzko Ekintza Estrategikoaren barruan (Avanza Contenidos azpiprograma). Helburua interpretazio zentro bat sortzea da, eta zentro hori funtsezko bi puntutan oinarritu behar da: artxiboko lana, eta bertan gordetzen diren dokumentuetan jasotzen den historia. Horretarako, teknologia erabiliko da, lanerako eta zabalkunderako tresna nagusi gisa.

Nor?

Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua (AHEB-BEHA) arduratuko da Icaro Zentroa sortu eta martxan jartzeaz, arlo teknologiko eta dokumentalaren lankidetzarekin. Icaro Zentroa erabiltzaile-talde eta interesdun guztiei dago zuzenduta, bai ikuspuntu profesionaletik zein esparru didaktiko eta dibulgatibotik.

Nola?

Icaro Zentroaren jarduera presentzialak gidatu eta kontrolatuko dituzte zenbait begiralek edo artxiboko langileek. Hitzorduak 2010eko apiriletik aurrera egin ahal izango dira. Espazio Birtual Aurreratutik, web bidez, hainbat eduki eskuratu ahal izango dira: informazioa eta zenbait jarduera, joko interaktiboak, artxibo digitala eta abar. Eduki horiek guztiz aktibo egongo dira. Icaro webguneak ideia eta proiektu berriekin jarraituko du handitzen, betiere, proposatutako helburuak lortzeko asmoz.

Non?

Icaro Zentroaren jarduerak inguru fisikoan zein birtualean egingo dira. Espazio fisikoa Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren instalazioetan izango da (erakusketa iraunkorra eta aldi baterako erakusketak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar). Espazio Birtual Aurreratua web bidezko eta sarbide urruneko inguru gisa dago sortua; inguru interaktibo eta aldakorra izango da, eta Icaro Zentroarekin eta erabiltzaileek helarazten dizkiguten esperientziekin joango da handitzen